martes, 18 de noviembre de 2014
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA
Lehenengo jarduera
Psikologia kognitiboak ezagutza du arreta-gune nagusia, nola bereganatzen den eta nolako garapena duen. Hortaz, gizakiak pentsatzean eta ikastean darabiltzan buru prozesuez gain, burmuinak informazioa nola biltzen duen lehenik eta gero nola erabiltzen duen ikertuko du. XX.mendearen bigarren erdian sortu zen, psikologia kognitiboa hurrengo bi oinarrietan ezartzen da: 1- Estimuluak informazio unitate funtsezkoak edo “input”-ak dira, eta ez kausa soilak, behavioristek zioten bezala. 2-Gogamena aktiboa da, aipatutako informazio-unitateak eraldatu, erregela edo prozedura batzuk jarraituz, eta berriak eraikitzen ditu, irteera unitateak edo “output”-ak. “Output”-tzat har daitezke jokabidea, lengoaia, pentsamendua…Paradigma honen arabera, psikologiaren egitekoa gogamenak burutzen duen informazio-prozesaketaren mailak eta mekanismoak aurkitzea da, horrek ulertaraziko baitigute gure jokabidea eta gogamen funtzionamendua. Bilakaera bi garaietan desberdin daiteke: 50eko hamarkadatik 80ko hamarkadaren erdirarte informazio prozesaketaren eredua izan da nagusi, baina 80ko hamarkada bukaeratik gaur arte Konexionismoa gailendu da.
Informazio prozesaketaren eredua: informazioa prozesatzeko sistema ordenagailu baten funtzionamendua bezala izango da
Konexionismoa: informazioa prozesatzeko sistema giza burmuina izango da.
Hauek dira psikologia kognitiboaren arloan psikologo garrantzitsuenak:
Lehenengoa Jean Peaget da. 1896an jaio eta 1980an hil zen. Psikologia kognitiboa garatu zuen lehen psikologoa izan zen. Psikologo eta pedagogoa izan zen. Haurraren adimena nola sortzen den eta egituratzen den aztertu zuen eta horrekin “garapen kognitiboa”-aren teoria asmatu zuen. Hau da, haurrak jaiotzen den unetik jarraitzen duen adimenaren eta funtzio kognitiboen garapen-prozesua. Bigarrena George Alexander Kelly da. 1905ean jaio zen Kansasen eta 1967an hil egin zen. Psikoanalisiaren bidez gaixoak tratatzen hasi zen. Kelly-k teoria bat egin zuen: Ideia bakar batekin eta 11 “subideiaz” lagunduta. Idei garrantzitsua zen, pertsona batek ezin duenean bere ekintzetetatik ikasi, nahiz eta jakin txarto daudela, eta haiek egiten jarraitzen badu. Horiek trastorno psikologikoak dakartzatela pentsatzen zuen eta haiek tratatzen saiatu zen. Eta azkenik Albert Ellis dago. 1913an jaio eta 2007an hil zen. Enpresen administratzaile jardun zuen bere denbora librean idazten zuen bitartean, baina psikologia zuen gustoko.
Ellis-en uste irrazionalak hamar ziren eta horien ondorioz terapia bat sortu zuen. Terapia kognitiboan bi terapia daude: lehenengo terapia, Elissen terapia eta pentsamendu irrazionaletan oinarrituta dago; bigarrena, Becken terapia da eta terapia hau aplikatuz pertsona bat depresioa gaindi dezake.
Psikologia kognitiboak erabiltzen dituen metodoak hauek dira: instrospekzioa eta ikasketa esperimentalak. Alde batetik, instrospekzioa norberaren kontzientzia ezagutzeko erabiltzen da. Inkonzientean dauden ideiak eta txikitan bizitako esperientziak kontzientera eramatean datza.
Beste aldetik, esperimentala, esperimentuen bidezko ikerketzan datza, jokabideak azalduz eta haien zergatia eta eragina adieraziz. Oroimenari, adimenari eta pertzepzioari garrantzi handia ematen diote eta horrek ekarpen handia egin du, baina emozioei eta sentimenduei garrantzirik ez ematea da adituek gehien kritikatzen dutena.
Bigarren jarduera
Bideo 1
http://www.youtube.com/watch?v=JVGuCM3kP-M
Bideo hau aukeratu dugu psikologia kognitiboa hobeto ulertu dugulako. Azaltzen du burmuinak gure emozioak programatzen dituela, eta arazoak baditugu arazo horien jatorria ez dela beste pertsona bat edo faktore bat, gure burmuina baizik. Esperientziak eta egoeraren interpretazioak determinatzen ditu emozioak eta emozioek determinatzen dute zure jarrera, horregatik, zure burmuinean gertatzen dena zure akzioetan isladatzen da.
Hiru faktore daude pertsona ezkorren ikuspuntua aldatzeko; lehenengoa, txikitatik bizi izan ditugun esperientziak aldatu. Bigarrena, bizitzan bete nahi ditugun helburuak bete. Hirugarrena, esperientzia berriak estimulatu.
Bideo 2
https://www.youtube.com/watch?v=vmVKBZ1yhUc
Bideo hau jartzea erabaki dugu, interesgarria iruditu zaigulako eta psikologia kognitiboaren funtzesko helburuak azaltzen dituelako. Hasteko, psikologo kognitiboek, zelan jarduten duten azaltzen du. Adimenarekin, memoriarekin, ebatzi behar diren arazoekin, sentsazio eta pertzepziorekin eta erabakiak hartzearekin lotuta dauden gaiak aintzat hartzen dituzte. Funtsezko helburua garuneko fenomeno ikasketei itzultzea da. Psikologia kognitiboa konduktismoari egindako erantzuna dela esaten dute.
Bideo 3
https://www.youtube.com/watch?v=40xk0MY0XaQ
Bideo honetan oso ondo azaltzen gure garuna nola antolatuta dagoen eta nola gordetzen dugun informazioa, psikologo kognitiboen ustez
.
Hirugarren jarduera
Baliabide digital bat.
Prezia: http://prezi.com/o0e1dj6ye0-g/psikologia-kognitiboa/
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario