martes, 18 de noviembre de 2014

KOADERNO GORRIA

Izenburua: Koaderno Gorria Idazlea: Arantxa Urretabizkaia Orrialde kopurua: 132 Zer kontatzen da ? Abokatu batek Miren eta Beñaten amak idatzitako koaderno gorria eman behar die. Zailtasunak izango ditu haiekin hitz egiteko. Istorioaren laburpena: Ama bati bere bi seme-alabak lapurtu zizkioten duela zazpi urte. Duela gutxi, seme-alaba horien amonak (haien aitaren ama) Gabonetako zorion-idazki bat jaso du Venezuelatik, semeak dauden herritik. Ama konturatu egiten da eta bere abokatua bidaltzen du Venezuelara koaderno gorri batekin eta Miren eta Beñaten (seme-alaben) argazki batekin. Abokatuaren helburua amak idatzitako koaderno gorri hori Miren eta Beñati ematea da. Koaderno horretan haiek txikiak zirela, amari gertatu zitzaion eta sentitzen zuen guztia azaltzen du. Azkenean, abokatuak Mireni koadernoa ematea lortzen du eta adingabe izateari uzten dionean ama bisitatzera joango direla zin egiten dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario