martes, 18 de noviembre de 2014

ARISTOTELES

Estagiran -Trazia- jaio zen k.a. 384. urtean. Hamazazpi zuelarik Atenasera joan zen Platonen ikasle bihurtuz. Akademian hogei urte eman zituen, Platon maisua hil arte alegia (347.ean). K.a. 343. urtean Alexandroren tutorea izendatua izan zen, honek hamahiru urte zituenean eta berarekin adinez nagusia izan arte egon zen. Geroago, 335. urtean, Alexandro boterera ailegatu zenean, Atenasera itzuli eta bere eskola eraiki zuen eta Apolo Lizeo tenpluaren ondoan zegoenez eta klaseak zuhaitzen artean paseatzen ematen zituenez Lizeo edo peripatetikoa deitua izan zen. Bere eskola honetan klaseak emateaz gain, liburuak bildu eta idatzi ere agin zituen. Alexandro hil zenean (323) atenastarrak iraultzatu ziren eta enperadorearen lagunak eraso zituzten, Aristoteles barne zegoelarik. Hiru fase ezberdin bereiz daitezke bere pentsamenduan: Platonismo mistikoaren fasea. Honetan kezka nagusia arima da. Bere hilezkortasuna, jainkozko izaera, gorputzarekiko eta lurreko bizitzarekiko oposizioa eta bilatzen duen azken askapena dira gaiak. trantsizio fasea da. Orain, Platonen Ideiak eta zenbaki ideialak kritikatzeari ekiten dio. Horretaz gain, Teologia eta Kosmologia gaiak lantzen ditu Hirugarren fasean bere sistema heldua eraiki zuen. Parmenides eta Heraklitoren arteko antitesia eta Platonen bi munduen dualismoa gainditzen saiatu zen. Horretarako, errealitate bakarraren existentzia defendatu zuen, EZAGUTZA MAILAK Ezagutza arloan maila edo gradu ezberdinak bereizten ditu: sentsazioa, oroimena, esperientzia, artea, zientzia eta adimena. Dena den bi arlo nagusi azpimarratzen ditu: Sentipenezko ezagutza edo Esperientzia. Honen bidez gauzen ‘zera’ ezagutzen dugu. Aristotelesentzat hau ez da inolako jakinduria edo zientzia zeren beraren objektuak kontingenteak baitira. Jakinduria: honek gauzen ‘zergatia’ aditzera ematen digu, hots, kausak eta printzipioak. Honen barruan bi jakinduria-mota bereiz daitezke: - Zientzia edo jakintza frogagarriak. Zientzia betikoari buruzko ezagutza da, aldatzen ez denari buruzkoa alegia. Zientzia-motak dira: Teoretikoak: Fisika: kantitateari buruz Matematika: nolakotasunei buruz Lehenengo Filosofia: izateari buruz Praktikoak (Etika, Ekonomia eta Politika) Poetikoak (Arte Ederrak) - Adimena. Zientzien Lehenengo ezagutza. Printzipio hauek, lehenbizikoak izateagatik, ezin dira beste printzipioetan oinarritu edo justifikatu. Horregatik, beraiei buruz ez dago azalpenik, ez eta kausarik ere, haiek beste edozein printzipioren zergatia baitira. Printzipio hauek beraz, intuizio bidez bakarrik ezagutu ahal dira. Lehenengo Filosofia. Eternoa, mugiezina eta materiatik bereizia dena teorikoa den zientzia batek ezagutu behar du: lehendabiziko zientzia edo Filosofia. Honek, beraz, izana izaten den aldetik ikasten du eta beste gainerako zientziek, berriz, izanaren akzidenteak. LOGIKA ETIKA Aristotelesen etika helburuzkoa da eta izakien naturan oinarritzen da, hau da, izaki orok xede bat daukala eta xedea eta ongia gauza bera direla ustean datza. Honekin erlatibismoa (sofistek bultzatu zutena) gainditu nahi izan zuen. Aristotelesen ustez, beraz, gure egintzak xede batera bideratuak daude, xede hori ongia delarik. Baina egintza ezberdinak direnez, ongiak ere ezberdinak izango dira. Dena den, ongien artean, denek ez dute garrantzi berbera eta garrantzi-eskala honetan zoriontasuna da gailurra, hots, ongirik gorena. Zertan datza zoriontasuna? Aristotelesek zoriontasunari buruzko kasuistika azalduko du, mota hauek aipatuz: plazera ohorea ospea jakinduria Haien artean zein den zoriontasuna emango diguna jakiteko gizakiok ditugun gaitasunen artean zein den gizaki egiten gaituena, hau da, definitzen gaituena da bilatu behar dena, zeren zoriontasuna berezko dugun gaitasuna ahalik eta gehien garatzean datzan. Eta gizakiak egiten gaituena adimena, hots, pentsatzeko gaitasuna denez zoriontasuna adimena ahalik eta gehien garatzean datza. Eta garatze bikain hori lortzeko bidea bertutea da. Bertutea gehiegikeria eta gabekeriaren arteko erdiko terminoa litzateke. Bi bertute-mota bereizten ditu -gure adimenezko arimak dituen jarduera adina-: Adimenezkoak (dianoetikoak) -jakinduria, zuhurtasuna...- Praktikoak (etikoak) -sendotasuna, neurritasuna, egiazaletasuna...-. Etikoak direnen artean Justizia kokatzen du, zeren eta gizakia izaki soziala da eta justiziaren helburua gizartearen zoriontasuna da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario