martes, 18 de noviembre de 2014

GIZA EBOLUZIOA

1.Zer da giza eboluzioa ? Eboluzio-prozesua bi garai handitan banatu izan da: o eboluzio aurrebiologikoa: non materia bizigabea materia organiko bihurtu zen. Eboluzio hau bukatuta dago. o Eboluzioa: zelula bakunean hasten dena eta denboraren poderioz, lurra populatzen duten izaki bizidun guztietan eraldatu zena. Eboluzio hau ez da oraindik bukatu eta kultura eboluzioarekin bat egiten du bere baitan. Ondorioz, eboluzioaren fase berri batean gaude. Giza eboluzioa gizakien mailaz mailako etengabeko herentziazko aldaketak dira, espezie berriak sortzen dituena. 2.Pre-hominidoak eta hominidoak 2.1.Australopitecus: Duela 3.5 milioi urte agertu ziren, Etiopian. Bipedalismo garatua eta komunikazio txarra zeukaten. Bizirauteko hainbat teknikaz baliatzen ziren pre-hominido hauek. Lau espezie bereizten diren arren, hauek dira aipagarrienak: o Australopitecus Afarensis: Larbak, fruituak eta landareak jaten zituzten. Horregatik ahul samarrak ziren eta neke izugarriak izaten zituzten zutik ibiltzerakoan. Oraindik hanka motzak zituzten. o Australopitecus Anamensis: Haragia (hildako animaliak) eta belarra jaten zuten, proteina horiei esker garuna garatuz joan zen. Espezie hau, zutik ibiltzerakoan ez ziren nekatzen eta hori dela eta ausartak dira. 2.2.Homo Habilis: Duela 2,1 milioi urte agertu ziren, Afrikan. Proteinak jaten zituztenez, burmuina gero eta garatuagoa zeukaten, horregatik jakinduriaren beharra zuten eta gogoetak egiten hasi ziren, horrela kontzientzia garatu zuten. Honi esker, logika ere garatzen hasi ziren eta helburuak izaten zituzten. Hala, esperimentazioa garatu eta harrizko tresnak sortu eta erabiltzen hasi ziren. Jakinduria katean zihoan, imitazioaren bitartez. 2.3.Homo Ergaster: Duela 1,7 milioi urte edo gutxiago agertu ziren. Hainbat ezaugarri zituzten:  Bide luzeak egiten zituzten oinez.  Bipedalismoak gorputzeko energia gutxi erabiltzen zuen.  Burmuina handitzen zihoan.  Espezie hau ingurukoei laguntzeko prest dago.  Inguruko norbaiten heriotzaren ondoren triste sentitzen ziren, besteenganako sentimenduak zituztela adierazten du horrek.  Memoria garatu zuten.  Heriotzari eta denborari buruzko hausnarketak egiten zituzten .  Gizarteetan rolak sortu zituzten , hau da bakoitzak bere zeregina zuen. 2.4.Homo Erectus: Duela milioi bat urte agertu zen espeziea da. Espezie guztien antzera bizirauteko hainbat ekintza egiten zituzten. Jateko hilketak egiten zituzten taldeko kide bakoitzak bere eginkizuna zuelarik, horretarako armak sortu zituzten. Poliki-poliki, harriei forma emateko teknikak hobetu zituzten. Iraganari eta etorkizunari buruzko hausnarketak egiten zituzten. Famili kontzeptua ulertzen eta erabiltzen zuten, gizonak eta emakumeak erakarri egiten ziren. Ekintzen hizkuntza gero eta garatuago eta konplexuago egiten zuten, hortaz, jakinduriaren irakaskuntza garatu zuten eta lehenengo eskolak sortu zituzten. Anatomiari erreparatuz, burmuin handiagoa zuten eta horregatik kapazitate handiagoa. Arnasa hartzeko era hobetu zuten, ondorioz, komunikaziorako kapazitate handiagoa izan zuten, hau da, hitz egiteko aukera. 2.5.Neandertal : Duela 130 mila urte agertu ziren Europan eta Ekialde hurbilean. Izotz-aroak zirela eta Europatik Ekialde Hurbilera mugitu ziren. Oraindik Homo Sapiens generoaren subespezie bat ote den edo beste espezie bat ote den eztabaidan dago. o Ezaugarri kulturalak: 1. Hildako gizakiak lurperatzen zituzten. 2. Bizitzan duten lekua zein den pentsatu. 3. Lehenengo erlijioak sortu ziren. 4. Beste mundu batera joaten laguntzen zuten hildako gizakiari. o Ezaugarri fisikoak: 1. Itxura berezia zuten. 2. Aurpegi handia zuten. 3. Garezur handia: garezur baxua, bekoki iheskorra eta kokotsik ez. 4. Hanka gogorrak zituzten. Zenbait hipotesi daude Neandertalen desagerpenari buruz. Aditu batzuek diote, emakumeak desagertuz joan zirela Homo Sapiensak ekarri zituzten gaixotasunengatik eta ondorioz, ugalketa prozesua betetzeko ez ziren gai izan. Beste batzuk, ordea, uste dute, eman ziren aldaketa klimatiko txiki batzuen ondorioz ehizatzen zituzten espezieak desagertu egin zirela eta hortaz, ezin zutela jan. Beste batzuk diote, agertu zen espezie berriaren bizi erritmora moldatzeko gai ez zirela izan, Europara soilik moldatuta zeudelako. 2.6.Homo Sapiens: Duela 100 mila urte baino gehiago agertu zen espezie hau. Haibat hipotesi daude lekuaren inguruan, batzuen ustez aldi berean agertu ziren Europan, Asia eta Afrikan. Beste batzuen ustez lehenengo Afrikan agertu ziren. Argi dagoena da, bai Afrikan eta bai Asian garatu zirela Homo Sapiensak. Neandertalekin batera bizi izan ziren eta bien arteko komunikazioa posiblea egin zuten. Hipotesi baten arabera , Homo Sapiensak aldi berean bai Europan , bai Asian eta bai Afrikan , garatu ziren. Beste hipotesi batek dio espezie honek Afrikan garatu zela. Israel erdian dagoenez, migratzeko handik pasa behar ziren eta horregatik batzuk diote Homo Sapiensak hantxe garatu zirela. 3.Kultura Jokabide kulturak taldean partekatzen diren eta belaunaldi batetik bestera genetikoki igaro beharrean ikasiz pasatzen diren jokabideak dira. Orduan definizio honen arabera tximino antropomorfoek kultura dute. Jokabide batzuk, lanabesak egitea adibidez, belaunaldiz belaunaldi ikasi egiten dituzte. Hala ere, kasu horiek kulturaren frogak diren edo ez zalantzan dago eta eztabaidaz josita daude. Hori dela eta, Andrew Whitenek txinpantzeen jokabide kulturalei buruzko txosten bat argitaratu zuen, non mota horretako 65 jokabide ezberdin azaltzen zituen. Horietatik 26 jokabide ez ziren onartu genetikoki transmititu daitezkeen jokabideak zirelako.Gainerako 29 jokabideak litekeena da bertako kulturaren adibideak izatea. Tximino antropomorfoek kulturarik ba ote duten galderaren erantzuna baiezkoa dela dirudi orain. 3.1.Gizakien jokabidea guztiz berezia al da? Tximino antropomorfo bat gizaki batengatik bereizteko gai garen arren, hain desberdinak al gara ? Aditu batzuen ustez, desberdintasun nabarmenak eta garrantzitsuak daude bien artean. Ikuspuntu honen arabera kultura gizakiok dugun baliabidea da, tximino antropomorfoek, aldera, ez dutena. Beste aditu batzuen ustez, desberdintasunak berdintasunen aldaerak dira. Ikuspuntu honek, berriz, esaten du bai gizakiok, bai tximino antropomorfoek kultura baliabidea dugula, baina gizakiok garatuagoa dugula. Gaur egungo eztabaida izaten jarraitzen duen arren, azaldutako lehenengo ikuspuntua baliogarriagoa da, benetan ezberdina zer den aztertzen laguntzeko. Baina, zehazki zer gene desberdin dituzte ? Ikerketen arabera, gizakiok eta tximino antropomorfoek %98a partekatzen dugu DNA sekuentzian, orduan, hurbileko ahaideak garela esan daiteke. Baina, lehen aipatu moduan, desberdina dena aztertzea interesgarriagoa eta baliogarriagoa da. Horregatik ikertzaileek %2ari erreparatu diote. Nahiz eta gutxi dela dirudien, gene kopuru handia suposatzen du. Adibidez, anatomiari (garunaren tamaina, mugitzeko era, letaginen tamaina, hazteko eta garatzeko ezaugarriak … ) dagokionez, hainbat alde nabarmen ditugu. Azkenik esatea, kultura alde batera utzita, definizio batzuen arabera, gizakien jokabide bakartzat hartu izan da lanabesak erabiltzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario