martes, 18 de noviembre de 2014

ENERGIA TXINAN

ENERGIA HIDROELEKTRIKOA Txina energia mota honetan munduko liderra da. Izugarri inbertitu du energia berriztagarrien arloan azken urteotan. Nahiz eta 2007.urtean Alemania lider jarraitu urte horretan guztira 12 mila milioi dolar gastatu zituzten energia honetan. Energia hidroelektrikoa Txinan erabiltzen den energia elektrikoaren %16,6 a sustatzen du. Herrialde honetan kokatzen munduko urtegirik handiena , Hiru Arroiletako Urtegia, alegia. ENERGIA NUKLEARRA Energia nuklearra Txinan erabiltzen den energia elektrikoaren %1.9 a sustatzen du. 2020.urterako %4a izatea espero dute eta 2030.urterako %16a. Pakistanen planta nuklear bat eraiki du herrialde honek. HAIZE ENERGIA Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz.Txina munduko laugarren postuan kokatzen da energia mota honetan AEB, Espainia eta Alemaniaren atzetik. EGUZKI ENERGIA Eguzki energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere. Txina munduko eguzki energiaren kontsumitzailerik handiena bihurtu da. Eguzki-ur-berogailuen ekoizle handiena da, munduko kapazitatearen %60a ekoizten du. Txina etxeetan, eraikinetan eta autoetan erabiltzen ari da eguzki energia. BIOERREGAIETATIK LORTUTAKO ENERGIA 2006ean, 16 milioi tona arto etanola ekoizteko erabili ziren. Baina 2007.urtean elikagaien prezioa gora egin zutenez herrialdea erabaki zuen energia mota hau ez zabaltzea. ESPEZIEEN DESAGERPENA Txinan bizi diren animalia gehienak jateko erabili ohi dira, etekin handia ateratzeko asmoz askotan gehiegizko hilketak egiten dira, horregatik gaur egun hainbat espezie desagertzeko arriskuan daude herrialde honetan. Tigreak eta panda hartzak adibide handiak dira. Orain dela 10 urte gaur egun baino %40 Amur tigre gehiago zeuden Txinan. Animalia hauen desagerpenaren eragile nagusiak etekina atera nahi duten ehiztariak dira. Larruazalak eta hezurrak saltzeko ehizatzen dituzte. Banbu uzta, ezkutuko ehiza, eta garapenaren eskala handian egiten diren jarduerak, hala nola, errepide eraikuntza eta meatzaritza dira panda hartzen desagerpenaren eragile nagusiak. Nahiz eta Txinako gobernua serioki panda hartzen desagerpena hartu, hauen existentzia arrisku bizian dago. Animalia hauek 40 kilo banbu jaten dezakete egunero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario