martes, 18 de noviembre de 2014

PERTZEPZIOA

Pertzepzioa sentimenen bidez zerbait hautemateko ekintza eta horren ondorioa da. Beste hitzetan esanda, kanpoko objektuen bat-bateko hautematea. Hautemateko, alde batetik, hautemanikoaren eta, bestetik, hautematen duenaren ezaugarriak kontuan hartzen dira. Beraz, polobiko prozesua da; zati bat gure aurrean daukagu eta bestea gure baitan. Esperientzia eta egoeraren arabera, gizakiok errealitatearen pertzepzio pertsonala daukagu eta horren arabera, errealitatera moldatzen gara mundutik lortutako informazioaz baliatuz. Ondoriozta daiteke orduan, objektu baten tamainak nahiz eta iraunkor jarraitu, gure pertzepzioan tamaina alda dezakeela. Formaren aldetik, gauza bera, nahiz eta objektu baten forma eliptikoa izan borobil gisa hauteman dezakegu. Eta berdin, kolorearekin, argi-intentsitatearen eta gure esperientziaren araberakoa izango da gure pertzepzioa. Animaliei dagokienez, gizakiok baino sentimen zorrotzagoak dituzte (adibidez saguzarraren entzumena), baina guk baino sentikortasun orokor mugatuago bat daukate (adibidez akainaren kasua). Hartzaileak hiru taldetan bereizi zituen Sherrington-ek: kanpokoak (zentzumenak), tartekoak (gorputzaren errailetatik hartutakoak) eta barnekoak (gorputzaren barrutik hartutakoak). Beraz, esan daiteke hartzaileak bost zentzumenetara mugatzen ez direla. Nahiz eta banako bakoitzak bere pertzepzioa izan, bi lege garatu daitezke: Lehenengoa figura-hondoaren lega da. Lege honek dio bat-batean hautematen dugunean zerbait figura ingurutik (hondotik) bereizten dugula. Ezin dugu biak aldi berean hauteman. Kasu berezi batzuetan hautemandakoa bihurgarria dela esaten da, hau da, bi modu ezberdinetara hauteman daiteke. Bigarrena, estimuluen lege bateratzaileak osatzen dute. Gizakiok modu honetara antolatzen ditugu estimuluak: sinpletasuna, itxidura, hurbiltasuna, antzekotasuna, kontrastea eta jarraitasuna. Objektu bat fisikoki aurkitzen ez denean ilusioak sortzen dira. Pertzepzioan arazoak sor daitezke eta beraz nahasketa patologikoak agertzen zaizkigu. Ohikoenak haluzinazioak, agnosiak eta alexiak dira. "Más allá del espejo" pelikulan, agnosia eta alexiari buruz, batez ere, hitz egiten da. Alde batetik, agnosia objektuak beren ezaugarri sentsorialen bidez ezagutu ahal izateko ezintasuna da, oinarrizko sentimenak osorik dauden arren. Garunaren kortexeko lesio batek eragindakoa izaten da. Ikusitako pelikulan arazo honi aurre egin zion Estherrek, bere moldaketa pertsonala sortuz.Adibide batzuen bidez azalduko dut. Ikastera joateko, bidean zeuden zuhaitzen enborrak ukitzen zituen eta bakoitzaren ehunduraren arabera zenbatgarren zuhaitza zen bazekien. Irakurtzeko problemarik ez zuenez, kartelak irakurriz gidatu egiten zen. Ez hori bakarrik, bere aita antzemateko, bibotea antzeman behar zuen, horretarako bibotea ezpainen gainean zegoela bazekien eta bere aitarena beltza zela ere bai. Egun batean bere aitak bibote hori kendu zuen eta Ether zailtasunak izan zituen bere aita antzemateko.Egin zuena hain baliotsua izan denez, orain antzeko nahasmenak dituzten beste pertsona batzuei laguntzen die. Estherrez gain beste emakume batzuk agertzen dira arazo berdinarekin. Horietako batek itsutasun psikoa du. Beste alde batetik, alexia hartutako hizkuntz akatsa da, irakurtzeko ezintasunean datzana. Hau ere, garuneko lesio baten ondoriozkoa izaten da. Eta kasu honetan, Joaquin Jordá-ek du arazo hau. Pixkanaka-pixkanaka joan da bere irakurmena jarduten eta horrekin irakurtzen daki orain.

No hay comentarios:

Publicar un comentario