martes, 18 de noviembre de 2014
IVAN PAVLOV
Ivan Pavlov XIX eta XX. mendeen artean bizi izan zen fisiologo eta mediku bat da. Erreflexu ikasiaren edo erantzunaren gaia aztertu zuelako da ezaguna batez ere. Baldintzapen klasikoaren teoria asmatu zuen eta eta honek eragina izan zuen konduktismoaren teoria garatzeko.Pavlovek aurkitu zuen konduktismoa nahiz eta John.B watsonek garatu.
Konduktismoa pentsamendu eta egoera psikologiko guztiak portaeratzat hartu eta, beraz, behaketaren bitartez soilik azter daitekeela baieztatzen duen psikologiaren korrontea da. Konduktismoa giza jarrera aztertzean datza eta ez giza burmuina . Konduktismoaren arabera jarrera determinatuta dago kanpoko indar batzuez,estimulak deiturikoak.
Baldintzapen Klasikoaren teoriaren arabera gizakiok eta animaliek gertakari (estimulu) baten aurrean erantzuten ikasten dute. Erantzuna (portaera, jokabidea…) baldintzatzen da era automatikoan.
Baldintzapen klasikoa bi estimulu erlazionatzean datza:
·Neutroa: ez du erantzunik sortzen.
·Baldintzagabea: erantzun baldintza-gabe bat eragin.
Bi estimulu hauek elkartzean lehenengoa baldintzatura pasatzen da, erantzun baldintzatu bat sortzen.
Bere laborategian txakurraren liseriketari buruz esperimentuak (1882) eginez erreflexu baldintzatuak aurkitu zituen:
Txakurrak janari ikusi eta usaindu bezain pronto listua (erantzun automatikoa) jariatzen zuen. Txakurrari janaria ematen zitzaion bitartean, txirrin bat (estimulu neutroa) joarazten zuen. Txirrinaren ondoren janaria emateko prozesua errepikatzen zen behin eta berriz. Errepikapenaren ondorioz, txakurrak txirrina (estimulu baldintzatua) entzun bezain pronto listua (erantzun baldintzatua) jariatzen zuen, nahiz eta janaririk ez eman.
Hauei esker 1904an fisiologia eta medikuntzako sari nobela irabazi zuen.
Baldintzapen klasikoaren bidez ikasten da estimuluen eta erantzunen arteko kausa-efektua, zigorra eta saria egotearen ondorioz erantzunak estimuluekin lotzen dira eta zigorra dakartzaten erantzunak sahiestu behar dira ,saria dakartzatenak errepikatuz.
Pavlovek kondukta modu berri bat erakutsi zion txakurrari eta honek erreflexu baldintzatu bat eskuratu zuen.Gizakiaren erantzun emozionalen kantitate handi batek, baldintzapenaren eraginak izan dira, horrela, egoera bat, aurpegi bat, ahots bat, erabilgarriak izan daitezke erantzun emozional bat eragiteko.
INFORMAZIO ITURRIAK
http://prezi.com/bt1aprg4xinr/maialen/
http://www.psicoactiva.com/bio/bio_15.htm
http://psikologiahezkuntzan.blogspot.com.es/2013/03/zer-da-baldintzapen-klasikoa.html
http://jaurenava.wordpress.com/2008/10/28/baldintzapen-klasikoa-ivan-pavlov/
http://zientzia.net/artikuluak/ivan-pavlov-munduko-fisiologorik-ospetsuena/
http://zientzia.net/artikuluak/pavlov-ivan-petrovitx/
http://www.ehowenespanol.com/teoria-del-conductismo-sobre_164442/
BIDEOAK
https://www.youtube.com/watch?v=kuAVOQixBl8
Bideo honetan Ivan Pavlovek egindako esperimentua azaltzen da.Berak nahi zuena zen txakurren listu jariapenari azalpen bat ematea.Bere txakurraren aurpegian tutu bat jarri zuen bertan listua geratzeko. Janaria jartzen zion eta txakurrak listua botzatzen zuen.Hala ere arazoak egon ziren ,beti berdina egitean txakurra janaria ikusi baino lehen listua jariatzen zuelako.Beraz janaria tapatu zuen txakurrak janaria ez ikusteko eta metronomo bat erabiltzen zuen janaria emateko orduan.Hasieran janaria ikustean listua jariatzen zuen,baina gero metronomoa entzutean soilik.Eta egoera honi erreflexu baldintzatua deitu zion. Pavlovek animaliek nola ikasten zuten asmatu zuela zihoen.
http://youtu.be/G31jPCfagpM
Bideo honek argi erakusten ditu Pavlov-en esperimentuaren faseak. Azaltzen du nola Pavlov-ek hainbat ikerketa traszendental egin zituen txakurren digestio prozesuei buruz. Esperimentuei esker,Pavlov-ek aurkitu zuen animal bati jamaria erakutsiz soilik eta jan barik listua jariatzen zuela. Pavlov-en ustez, jariaketa psikiko hori garuneko mekanismoekin zegoen lotuta, aldez aurretiko ekintzak eragiten zituenak,listu jariaketak janaria jan baino lehen izatea hain zuzen ere. Mekanismo hori Baldintzapen Pavlovianoa edo klasikoa da. Baina guzti hau erakusteko esperimentuak egin zituen:
Hauetan,txakurraren listu jariaketa zehazki neurtzen zuen. Lehen fasean, txakurrari janaria ematen zion, eta jarraian txakurrak jariatutako listua neurtu. Txakurrak egindako erantzuna automatikoa zen, ez ikasitakoa. Janariari estimulu baldintzatu gabea deitu zion, eta listu jariaketaren erantzunari erantzun baldintzatu gabea. Esperimentuaren bigarren fasean,Pavlov-ek argi bat gehitu zuen, honen hasierako helburua txakurraren arreta jasotzea zen,zerikusirik ez zuena listu jariaketekin. Baina behin eta berriz jartzerakoan, txakurak janaria ikusi baino lehen listua jariatzea eragin zuen. Argiari estimulu neutroa deitu zion. Hirugarren eta azken fasean, estimulu neutro horrekin soilik aritu zen, janaririk ez. Horrela, Pavlov-ek demostratu egin zuen, argiaren presentziak soilik, txakurrak listua jariatzea eragin zezakeela. Honela, estimulu neutroa(kasu honetan argia), estimulu baldinzatua bilakatu zen, erantzun baldintzatu bat eragiteko gai zena(listu jariaketa). Prozesu esperimental hauei esker, Pavlov-ek erakutsi zuen estimulu baldintzatu batek erantzun baldintzatu bat eragin zezakeela.
http://prezi.com/1zq_bthqqr08/errusiar-mediku-fisiologo-eta-psikologoa/
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario