martes, 18 de noviembre de 2014

PSIKOANALISIA

Psikoanalisia S.Freuden lanetan oinarritutako psikologia metodoak dira. Aristotelesek zihoen gogo-fenomeno guztiak fenomeno kontzienteak direla, hau da, kontrolatuak, arrazionalak. Baieztapen honen aurrean S.Freudek esan zuen gure gogo-bizitzaren parte handi bat inkontzientea dela; beraz, kontrolaezina, eta gizabanakoa bere menpe dagoela. Metodo terapeutikoa izateaz gainera, buruko prozesu inkontzienteak ikertzearen bitartez, psikoanalisia giza jokamoldea azaltzen duen teoria da. Psikoanalisiaren bereiztasuna da, pazienteari gatazka inkontzienteak azaleratzen dizkiola, berak ezagutzen ez dituenak eta bere kabuz aurkitu ezin dituenak, baina bizitza hondatzen ari zaizkionak. Psikoanalisiaren oinarriak: 1- Kontzientea: pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea. 2- Prekontzientea: pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezkoa da. 3- Inkontzientea: kontzientziari ihes egiten dioten berezko desio erreprimituak. Freud, hipnosia hasi zen erabiltzen bere tratamenduetan, horren bitartez pazienteak egoera kontzientean gogoratzen ez zituen aspaldiko oroitzapen mingarriez hitz egitea lortzen zuen. Uste zuen, erreprimitutako desioak eta oroitzapen mingarriak inkontzientean gordetzen zirela, eta horiek, pertsonaren jokabidean eragina zuela. Bizipen ezkutu horiek egoera kontzientera eramateko eta konpontzeko psikoanalisia deituriko metodoa hasi zen erabiltzen. Hipnosia alde batera utzita, psikoanalisian pazienteak askatasun osoz edozein gairi buruz hitz egitea uzten zion, elkarrizketa pixka bat gidatuz. Horrela, pazienteak kontzientera eramaten zituen ezkututako bizipen horiek, hipnosian ez bezala. Freuden ustez, ametsak oso esanguratsuak ziren, inkontzienteko ideiak azaleratzen zituztelako, eta Ametsen Interpretazioa (1900) liburua argitaratu zuen ametsek duten sinbologia eta esanahiari buruzkoak azaltzeko. Freudek gizakiaren antolaketa agerian jarri nahirik hiru instantziaz baliatzen da: zera , nia eta supernia. Zera: Nortasunaren oinarri primitiboena da. Zera jaiotzetik dugu gurekin eta inkontzientean dago. Zerean sortzen diren irrikak berehala asetzeko joera dugu, ondorioak kontuan izan gabe, zera plazerraren printzipioak zuzentzen dituelako. Zera erabat inkontzientea izan arren, bere edukiak kontzientera pasatzen dira ametsen bidez. Nia: Kanpoko munduaren eraginak aldarazitako zeraren atala da. Niak zeraren alderantzizko ikusmoldea suposatzen du: arrazionaltasuna. Niak sentikortasunaren eta esperientziaren bitartez zerari errealitateaz jabearazten dio eta zeraren indarrak administratzen ditu, errealitatearen arabera ase daitezen. Errealitate printzipio hau, moldatze zentzuduna egitea, niaren funtsezko araua da. Supernia: Norberaren gizarteko arau eta balio moral, sozialak eta kulturalak barneratzean sortzen da, familiaren bidez. Haren zeregina, niaren epaikari eta kritikarirena da. Batzuk diote Freudek gehiegizko garrantzia eman ziola sexualitateari, baina, bere ustez, sexualitateak energia handia zuen, erreprimitua zegoelako. Hala ere, Freudek bere teoria gainezartzeko indar handia egin behar izan zuen, ez baitzen batere erraza aurreko korronteak zapaltzea. Teoria hau fasetan bereizten da: 1:FASE ORALA: Jaiotzetik 1,5 urtera arte. Fase honen iturri nagusiak ahoa eta azala izango dira, hau da, satisfazioa ematen duten iturriak. Haurrak leku hauetan izango du garai horretan bere zentro sexuala eta leku hauen bidez areagotzen da bere gozamena, ahotik ematen diogulako jaten eta laztanak egiten dizkiogulako larruazalean. Zentzu honetan, elikatua izateak maitatua izatea dakar. Fase oralean haurrak esponja modukoak izango dira, dena xurgatuko baitute eta horregatik, fase honetan izan duen gozamenaren arabera, fase honek utzitako oroitzapenaren garrantzia handiagoa edo txikiagoa izango da. Fase oralaren amaieran, bera bakarrik izatetik, nia eratzen ere hasten da. 2: FASE ANALA: (1-3 urte). Fase honen une garrantzitsuena 2 urteren inguruan ematen da. Uzkiak garrantzi handia hartzen du garai honetan, esfinterraren kontrolak batez ere. Izan ere, haurra kontziente izaten hasiko da eta benetako errealitatearekin kontaktuan jarriko da. Bestalde, garai honetan, haurra hitz egiten, ibiltzen, zutik jartzen, … hasiko da eta horrek askatasuna eta autonomia emango diote. Fase honen ezaugarri garrantzitsu bat izango da haurrak gurasoekiko hartzen duten jarrera. 3: FASE FALIKOA: (4-7 urte). Sexu bien arteko ezberdintasunaz jabetzen hasten dira haurrak, neska neska dela eta mutila mutila dela. Hau horrela izanik, sexu batekoak beste sexukoen ezaugarriez interesatzen hasten dira. Eredu klasikoan, halabeharrez, mutiletan aztertu izan da fase hau, beraiek soilik baitute zakila. Mutilek garai honetan, zakilari izugarrizko garrantzia ematen diote Honek LEHIAKORTASUNA dakar, hau izanik fase honen ezaugarri nagusiena. 4: FASE EDIPIKOA: (5-6 urte). Fase hau fase falikoaren ataltzat ere kontsidera daiteke, haurra bere sexuaz kontziente izatearen ondorio bezala ikus daiteke eta. Fase edipikoari FASE TRIANGELUARRA ere deitzen zaio, triangelu horren hiru erpinak aita, ama eta haurra izanik. Behin haurrak bere sexualitatea onartu duenean, normalean alaba aitarekin maitemintzen da ama etsaitzat hartuz eta semea berriz, alderantziz. 5: LATENTZIA FASEA: (7-11 urte). Dagoeneko, adin honekin, haurra lehen hezkuntzan dago. Garai honetan, sexualitatea ahaztua dute, ezkutaturik nolabait esateko, eta beraz, mutilak mutilekin ibiliko dira eta neskak neskekin, norberak bere zereginak izango dituelarik. Horregatik dugu fase latentea sexualitateaz hitz egiteko une egokiena, pultsio edo instintu hori lotan, ausente edo pasibo dagoelako. 6: NERABEZAROA: (11-? urte). Lotan egondakoa (sexualitatea, asetzeko nahia, …) esnatu egiten da. Dena da sexualitatea. Berpizte libidinosoa gertatzen da: mutilak neskekin eta neskak mutilekin ibiltzen hasten dira. Baina garai honetako sexualitatea genitalizatuagoa dago eta Freud-en arabera, sexualitate genitalizatu hau izango da hemendik aurrera bizitzan zehar mantenduko dena. Garai honetan, garrantzi handia ematen diegu harremanei eta gainera, bikotearen ikuspuntu ideala dugu. Bibliografia Stoe, E. “The Secret la revista”.{12/10/2014} http://www.thesecretlarevista.com/es/9/6652/La_Teoria_de_Sigmund_Freud.html “Medikuntzako Ikasleak”. {22/09/2014} https://medikuntzakoikasleak.files.wordpress.com/2008/11/2-garapen-faseak-freud-en-arabera-garapen-libidinosoa.pdf Alberdi,A. “Freud inkontzientea argiztatu zuen gizona”. {10/10/2014} http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=294992 Aurrekoetxea Olabarri, M, Villar Rodrigo, Mª L, Olarra Aristegi, A.

No hay comentarios:

Publicar un comentario