martes, 18 de noviembre de 2014
PSIKOANALISIA
Psikoanalisia S.Freuden lanetan oinarritutako psikologia metodoak dira. Aristotelesek zihoen gogo-fenomeno guztiak fenomeno kontzienteak direla, hau da, kontrolatuak, arrazionalak. Baieztapen honen aurrean S.Freudek esan zuen gure gogo-bizitzaren parte handi bat inkontzientea dela; beraz, kontrolaezina, eta gizabanakoa bere menpe dagoela.
Metodo terapeutikoa izateaz gainera, buruko prozesu inkontzienteak ikertzearen bitartez, psikoanalisia giza jokamoldea azaltzen duen teoria da.
Psikoanalisiaren bereiztasuna da, pazienteari gatazka inkontzienteak azaleratzen dizkiola, berak ezagutzen ez dituenak eta bere kabuz aurkitu ezin dituenak, baina bizitza hondatzen ari zaizkionak.
Psikoanalisiaren oinarriak:
1- Kontzientea: pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea.
2- Prekontzientea: pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezkoa da.
3- Inkontzientea: kontzientziari ihes egiten dioten berezko desio erreprimituak.
Freud, hipnosia hasi zen erabiltzen bere tratamenduetan, horren bitartez pazienteak egoera kontzientean gogoratzen ez zituen aspaldiko oroitzapen mingarriez hitz egitea lortzen zuen. Uste zuen, erreprimitutako desioak eta oroitzapen mingarriak inkontzientean gordetzen zirela, eta horiek, pertsonaren jokabidean eragina zuela. Bizipen ezkutu horiek egoera kontzientera eramateko eta konpontzeko psikoanalisia deituriko metodoa hasi zen erabiltzen. Hipnosia alde batera utzita, psikoanalisian pazienteak askatasun osoz edozein gairi buruz hitz egitea uzten zion, elkarrizketa pixka bat gidatuz. Horrela, pazienteak kontzientera eramaten zituen ezkututako bizipen horiek, hipnosian ez bezala. Freuden ustez, ametsak oso esanguratsuak ziren, inkontzienteko ideiak azaleratzen zituztelako, eta Ametsen Interpretazioa (1900) liburua argitaratu zuen ametsek duten sinbologia eta esanahiari buruzkoak azaltzeko.
Freudek gizakiaren antolaketa agerian jarri nahirik hiru instantziaz baliatzen da: zera , nia eta supernia.
Zera: Nortasunaren oinarri primitiboena da. Zera jaiotzetik dugu gurekin eta inkontzientean dago. Zerean sortzen diren irrikak berehala asetzeko joera dugu, ondorioak kontuan izan gabe, zera plazerraren printzipioak zuzentzen dituelako. Zera erabat inkontzientea izan arren, bere edukiak kontzientera pasatzen dira ametsen bidez.
Nia: Kanpoko munduaren eraginak aldarazitako zeraren atala da. Niak zeraren alderantzizko ikusmoldea suposatzen du: arrazionaltasuna. Niak sentikortasunaren eta esperientziaren bitartez zerari errealitateaz jabearazten dio eta zeraren indarrak administratzen ditu, errealitatearen arabera ase daitezen. Errealitate printzipio hau, moldatze zentzuduna egitea, niaren funtsezko araua da.
Supernia: Norberaren gizarteko arau eta balio moral, sozialak eta kulturalak barneratzean sortzen da, familiaren bidez. Haren zeregina, niaren epaikari eta kritikarirena da.
Batzuk diote Freudek gehiegizko garrantzia eman ziola sexualitateari, baina, bere ustez, sexualitateak energia handia zuen, erreprimitua zegoelako. Hala ere, Freudek bere teoria gainezartzeko indar handia
egin behar izan zuen, ez baitzen batere erraza aurreko korronteak zapaltzea.
Teoria hau fasetan bereizten da:
1:FASE ORALA: Jaiotzetik 1,5 urtera arte. Fase honen iturri nagusiak ahoa eta azala izango dira, hau da, satisfazioa ematen duten iturriak. Haurrak leku hauetan izango du garai horretan bere zentro sexuala eta leku hauen bidez areagotzen da bere gozamena, ahotik ematen diogulako jaten eta laztanak egiten dizkiogulako larruazalean. Zentzu honetan, elikatua izateak maitatua izatea dakar. Fase oralean haurrak esponja modukoak izango dira, dena xurgatuko baitute eta horregatik, fase honetan izan duen gozamenaren arabera, fase honek utzitako oroitzapenaren garrantzia handiagoa edo txikiagoa izango da. Fase oralaren amaieran, bera bakarrik izatetik, nia eratzen ere hasten da.
2: FASE ANALA: (1-3 urte). Fase honen une garrantzitsuena 2 urteren inguruan ematen da. Uzkiak garrantzi handia hartzen du garai
honetan, esfinterraren kontrolak batez ere. Izan ere, haurra kontziente izaten hasiko da eta benetako
errealitatearekin kontaktuan jarriko da. Bestalde, garai honetan, haurra hitz egiten, ibiltzen, zutik jartzen, … hasiko da eta horrek askatasuna eta autonomia emango diote. Fase honen ezaugarri garrantzitsu bat izango da haurrak gurasoekiko hartzen duten jarrera.
3: FASE FALIKOA: (4-7 urte). Sexu bien arteko ezberdintasunaz jabetzen hasten dira haurrak, neska neska dela eta mutila mutila dela.
Hau horrela izanik, sexu batekoak beste sexukoen ezaugarriez interesatzen hasten dira. Eredu klasikoan, halabeharrez, mutiletan aztertu izan da fase hau, beraiek soilik baitute zakila. Mutilek garai honetan, zakilari izugarrizko garrantzia ematen diote Honek LEHIAKORTASUNA dakar, hau izanik fase honen ezaugarri nagusiena.
4: FASE EDIPIKOA: (5-6 urte). Fase hau fase falikoaren ataltzat ere kontsidera daiteke, haurra bere sexuaz kontziente izatearen ondorio bezala ikus daiteke eta. Fase edipikoari FASE TRIANGELUARRA ere deitzen zaio, triangelu horren hiru erpinak aita, ama eta haurra izanik. Behin haurrak bere sexualitatea onartu duenean, normalean alaba aitarekin maitemintzen da ama etsaitzat hartuz eta semea berriz, alderantziz.
5: LATENTZIA FASEA: (7-11 urte). Dagoeneko, adin honekin, haurra lehen hezkuntzan dago. Garai honetan, sexualitatea ahaztua dute, ezkutaturik nolabait esateko, eta beraz, mutilak mutilekin ibiliko dira eta neskak neskekin, norberak bere zereginak izango dituelarik.
Horregatik dugu fase latentea sexualitateaz hitz egiteko une egokiena, pultsio edo instintu hori lotan,
ausente edo pasibo dagoelako.
6: NERABEZAROA: (11-? urte). Lotan egondakoa (sexualitatea, asetzeko nahia, …) esnatu egiten da. Dena da sexualitatea. Berpizte libidinosoa gertatzen da: mutilak neskekin eta neskak mutilekin ibiltzen hasten dira. Baina garai honetako sexualitatea genitalizatuagoa dago eta Freud-en arabera, sexualitate genitalizatu hau izango da hemendik aurrera bizitzan zehar mantenduko dena. Garai honetan, garrantzi handia ematen diegu harremanei eta gainera, bikotearen ikuspuntu ideala dugu.
Bibliografia
Stoe, E. “The Secret la revista”.{12/10/2014}
http://www.thesecretlarevista.com/es/9/6652/La_Teoria_de_Sigmund_Freud.html
“Medikuntzako Ikasleak”. {22/09/2014}
https://medikuntzakoikasleak.files.wordpress.com/2008/11/2-garapen-faseak-freud-en-arabera-garapen-libidinosoa.pdf
Alberdi,A. “Freud inkontzientea argiztatu zuen gizona”. {10/10/2014}
http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=294992
Aurrekoetxea Olabarri, M, Villar Rodrigo, Mª L, Olarra Aristegi, A.
KOADERNO GORRIA
Izenburua: Koaderno Gorria
Idazlea: Arantxa Urretabizkaia
Orrialde kopurua: 132
Zer kontatzen da ?
Abokatu batek Miren eta Beñaten amak idatzitako koaderno gorria eman behar die. Zailtasunak izango ditu haiekin hitz egiteko.
Istorioaren laburpena:
Ama bati bere bi seme-alabak lapurtu zizkioten duela zazpi urte. Duela gutxi, seme-alaba horien amonak (haien aitaren ama) Gabonetako zorion-idazki bat jaso du Venezuelatik, semeak dauden herritik.
Ama konturatu egiten da eta bere abokatua bidaltzen du Venezuelara koaderno gorri batekin eta Miren eta Beñaten (seme-alaben) argazki batekin. Abokatuaren helburua amak idatzitako koaderno gorri hori Miren eta Beñati ematea da.
Koaderno horretan haiek txikiak zirela, amari gertatu zitzaion eta sentitzen zuen guztia azaltzen du.
Azkenean, abokatuak Mireni koadernoa ematea lortzen du eta adingabe izateari uzten dionean ama bisitatzera joango direla zin egiten dio.
GIZA EBOLUZIOA
1.Zer da giza eboluzioa ?
Eboluzio-prozesua bi garai handitan banatu izan da:
o eboluzio aurrebiologikoa: non materia bizigabea materia organiko bihurtu zen. Eboluzio hau bukatuta dago.
o Eboluzioa: zelula bakunean hasten dena eta denboraren poderioz, lurra populatzen duten izaki bizidun guztietan eraldatu zena. Eboluzio hau ez da oraindik bukatu eta kultura eboluzioarekin bat egiten du bere baitan. Ondorioz, eboluzioaren fase berri batean gaude.
Giza eboluzioa gizakien mailaz mailako etengabeko herentziazko aldaketak dira, espezie berriak sortzen dituena.
2.Pre-hominidoak eta hominidoak
2.1.Australopitecus:
Duela 3.5 milioi urte agertu ziren, Etiopian. Bipedalismo garatua eta komunikazio txarra zeukaten. Bizirauteko hainbat teknikaz baliatzen ziren pre-hominido hauek. Lau espezie bereizten diren arren, hauek dira aipagarrienak:
o Australopitecus Afarensis:
Larbak, fruituak eta landareak jaten zituzten. Horregatik ahul samarrak ziren eta neke izugarriak izaten zituzten zutik ibiltzerakoan. Oraindik hanka motzak zituzten.
o Australopitecus Anamensis:
Haragia (hildako animaliak) eta belarra jaten zuten, proteina horiei esker garuna garatuz joan zen. Espezie hau, zutik ibiltzerakoan ez ziren nekatzen eta hori dela eta ausartak dira.
2.2.Homo Habilis:
Duela 2,1 milioi urte agertu ziren, Afrikan. Proteinak jaten zituztenez, burmuina gero eta garatuagoa zeukaten, horregatik jakinduriaren beharra zuten eta gogoetak egiten hasi ziren, horrela kontzientzia garatu zuten. Honi esker, logika ere garatzen hasi ziren eta helburuak izaten zituzten. Hala, esperimentazioa garatu eta harrizko tresnak sortu eta erabiltzen hasi ziren. Jakinduria katean zihoan, imitazioaren bitartez.
2.3.Homo Ergaster:
Duela 1,7 milioi urte edo gutxiago agertu ziren.
Hainbat ezaugarri zituzten:
Bide luzeak egiten zituzten oinez.
Bipedalismoak gorputzeko energia gutxi erabiltzen zuen.
Burmuina handitzen zihoan.
Espezie hau ingurukoei laguntzeko prest dago.
Inguruko norbaiten heriotzaren ondoren triste sentitzen ziren, besteenganako sentimenduak zituztela adierazten du horrek.
Memoria garatu zuten.
Heriotzari eta denborari buruzko hausnarketak egiten zituzten .
Gizarteetan rolak sortu zituzten , hau da bakoitzak bere zeregina zuen.
2.4.Homo Erectus:
Duela milioi bat urte agertu zen espeziea da. Espezie guztien antzera bizirauteko hainbat ekintza egiten zituzten. Jateko hilketak egiten zituzten taldeko kide bakoitzak bere eginkizuna zuelarik, horretarako armak sortu zituzten. Poliki-poliki, harriei forma emateko teknikak hobetu zituzten. Iraganari eta etorkizunari buruzko hausnarketak egiten zituzten. Famili kontzeptua ulertzen eta erabiltzen zuten, gizonak eta emakumeak erakarri egiten ziren. Ekintzen hizkuntza gero eta garatuago eta konplexuago egiten zuten, hortaz, jakinduriaren irakaskuntza garatu zuten eta lehenengo eskolak sortu zituzten. Anatomiari erreparatuz, burmuin handiagoa zuten eta horregatik kapazitate handiagoa. Arnasa hartzeko era hobetu zuten, ondorioz, komunikaziorako kapazitate handiagoa izan zuten, hau da, hitz egiteko aukera.
2.5.Neandertal :
Duela 130 mila urte agertu ziren Europan eta Ekialde hurbilean. Izotz-aroak zirela eta Europatik Ekialde Hurbilera mugitu ziren. Oraindik Homo Sapiens generoaren subespezie bat ote den edo beste espezie bat ote den eztabaidan dago.
o Ezaugarri kulturalak:
1. Hildako gizakiak lurperatzen zituzten.
2. Bizitzan duten lekua zein den pentsatu.
3. Lehenengo erlijioak sortu ziren.
4. Beste mundu batera joaten laguntzen zuten hildako gizakiari.
o Ezaugarri fisikoak:
1. Itxura berezia zuten.
2. Aurpegi handia zuten.
3. Garezur handia: garezur baxua, bekoki iheskorra eta kokotsik ez.
4. Hanka gogorrak zituzten.
Zenbait hipotesi daude Neandertalen desagerpenari buruz. Aditu batzuek diote, emakumeak desagertuz joan zirela Homo Sapiensak ekarri zituzten gaixotasunengatik eta ondorioz, ugalketa prozesua betetzeko ez ziren gai izan. Beste batzuk, ordea, uste dute, eman ziren aldaketa klimatiko txiki batzuen ondorioz ehizatzen zituzten espezieak desagertu egin zirela eta hortaz, ezin zutela jan. Beste batzuk diote, agertu zen espezie berriaren bizi erritmora moldatzeko gai ez zirela izan, Europara soilik moldatuta zeudelako.
2.6.Homo Sapiens:
Duela 100 mila urte baino gehiago agertu zen espezie hau. Haibat hipotesi daude lekuaren inguruan, batzuen ustez aldi berean agertu ziren Europan, Asia eta Afrikan. Beste batzuen ustez lehenengo Afrikan agertu ziren. Argi dagoena da, bai Afrikan eta bai Asian garatu zirela Homo Sapiensak. Neandertalekin batera bizi izan ziren eta bien arteko komunikazioa posiblea egin zuten.
Hipotesi baten arabera , Homo Sapiensak aldi berean bai Europan , bai Asian eta bai Afrikan , garatu ziren. Beste hipotesi batek dio espezie honek Afrikan garatu zela. Israel erdian dagoenez, migratzeko handik pasa behar ziren eta horregatik batzuk diote Homo Sapiensak hantxe garatu zirela.
3.Kultura
Jokabide kulturak taldean partekatzen diren eta belaunaldi batetik bestera genetikoki igaro beharrean ikasiz pasatzen diren jokabideak dira.
Orduan definizio honen arabera tximino antropomorfoek kultura dute. Jokabide batzuk, lanabesak egitea adibidez, belaunaldiz belaunaldi ikasi egiten dituzte.
Hala ere, kasu horiek kulturaren frogak diren edo ez zalantzan dago eta eztabaidaz josita daude. Hori dela eta, Andrew Whitenek txinpantzeen jokabide kulturalei buruzko txosten bat argitaratu zuen, non mota horretako 65 jokabide ezberdin azaltzen zituen. Horietatik 26 jokabide ez ziren onartu genetikoki transmititu daitezkeen jokabideak zirelako.Gainerako 29 jokabideak litekeena da bertako kulturaren adibideak izatea.
Tximino antropomorfoek kulturarik ba ote duten galderaren erantzuna baiezkoa dela dirudi orain.
3.1.Gizakien jokabidea guztiz berezia al da?
Tximino antropomorfo bat gizaki batengatik bereizteko gai garen arren, hain desberdinak al gara ?
Aditu batzuen ustez, desberdintasun nabarmenak eta garrantzitsuak daude bien artean. Ikuspuntu honen arabera kultura gizakiok dugun baliabidea da, tximino antropomorfoek, aldera, ez dutena.
Beste aditu batzuen ustez, desberdintasunak berdintasunen aldaerak dira. Ikuspuntu honek, berriz, esaten du bai gizakiok, bai tximino antropomorfoek kultura baliabidea dugula, baina gizakiok garatuagoa dugula.
Gaur egungo eztabaida izaten jarraitzen duen arren, azaldutako lehenengo ikuspuntua baliogarriagoa da, benetan ezberdina zer den aztertzen laguntzeko.
Baina, zehazki zer gene desberdin dituzte ?
Ikerketen arabera, gizakiok eta tximino antropomorfoek %98a partekatzen dugu DNA sekuentzian, orduan, hurbileko ahaideak garela esan daiteke. Baina, lehen aipatu moduan, desberdina dena aztertzea interesgarriagoa eta baliogarriagoa da. Horregatik ikertzaileek %2ari erreparatu diote. Nahiz eta gutxi dela dirudien, gene kopuru handia suposatzen du. Adibidez, anatomiari (garunaren tamaina, mugitzeko era, letaginen tamaina, hazteko eta garatzeko ezaugarriak … ) dagokionez, hainbat alde nabarmen ditugu.
Azkenik esatea, kultura alde batera utzita, definizio batzuen arabera, gizakien jokabide bakartzat hartu izan da lanabesak erabiltzea.
ASKATASUNA
Egunero erabakiak hartzen ditugu; baina askatasunez erabakitzen dugu ? Erabaki
horiek aukeratzeak eta justifikatzeak gizaki moraldun bihurtzen gaitu; baina, jokaera
guztiak justifika daitezke?
Askotan ez dago ezta erabakitzeko aukerarik, horrek askeak ez garela esan nahi
du?Beste zenbaitetan, erabakitzerakoan eragile batzuk aukerak determinatzen
dizkigutela esaten da, askean al gara nahiz eta zenbaitetan determinazioak eduki ?
Azkenik, behin helburua ezarriz gero, nork bere egiteak menperatu eta zuzentzen
ditugula esaten da, horrek esan nahi du benetako askatasuna posiblea dela ? Orduan,
egiten dugunaren erantzukizuna bakoitzaren arazoa ote da edo determinismoak ezartzen
du ?
Estoikoen arabera, logosak unibertsoa zuzentzen du eta gizakiak ezin du patua
aldatu. Determinismo kosmologikoa deitzen zaio honi eta uler daiteke askatasuna ez
dela existitzen. Orduan, gizarte honetan egiten diren epaiketa judizialak ez lukete
sentsurik. Norbaitek legearen kontrako ekintza bat egiten badu haren justifikazio
bakarra patuak ezarritakoa egin duela esango luke eta ekintza moralak ez lirateke
existituko.
Beste batzuen ustez, hautatu ahal dena, mugatuabada ere, aukeren artean
aukeratzea badago. Gainera, egia da, inolako mugarik egongo ez balitz, askatasun
kontzeptua ez litzateke existituko ere egingo. Adibidez, umetxoak garenean etxerako
lanak egin arte aitak edo amak kalera irteteko aukera ematen ez digutenean, gurasoen
baldintzak bete behar ditugu baina askeak gara nolabait etxerako lan horiek egiteko eta
kalera irteteko edo ez egiteko eta etxean geratzeko.
Aurrekoetxea Olabarri M., Villar Rodrigo M.L., Olarra Aristegi A. (2009) Filosofia eta
Herritartasuna: Humanitateak eta Gizarte Zientziak. Zaragoza: Ibaizabal
http://www.slideshare.net/kadilan/realmente-somos-libres
Azkenik, beste zenbaiten ustez guztiz askeak izatea posiblea da. Gure bizitzan guk
erabakitzen dugu norabide batean edo bestean bideratzen dugun eta bideak aukeratzeko
gai garela. Etika kontuan hartu gabe joka dezakegula. Adibidez, pertsona bat agurtzea
edo ez erabakia etikoki txarto ikusita egon arren ez gaitu determinatzen eta askatasunez
erabaki dezakegu.
Ikuspuntu hauek eta adibide hauek irakurrita, nik uste dut askeak garelabaina
baldintzatuta gaudela. Txikitatik gurasoek edo tutoreek balio batzuk erakutsi dizkigute
eta hori da nire ustez lehengo mugatzailea guztiz aske egiten ez gaituena. Baina beste
alde batetik, egunero egiten ditugun ekintza moraletan aukeratzeko askeak garela uste
dut.
DISERTAZIOA - PLATON
"Adiskide maitea, berriro ahaztu duzu - esan nuen- legeari ez zaiola interesatzen egundoko
zoriontasunaz gozatzen duen gizatalderik egotea; osterantzean, hiri osoan zoriona zabaltzen
ahaleginduko da, eta konbentzituta edo behartuta hirikideen artean bizikidetasuna ere sartzen,
bakoitzak taldearen mesedetan eman ditzakeen laguntzak emanaraziz. Legeak berak tankerako gizon-
emakumeak hezten ditu, ez baina, norberak nahi duen eran jarduteko, baizik eta estatuaren batasuna
lortzeko asmotan".
DISERTAZIOA
Sokratesen kondenak eta Atenaseko dekadentziak Platon hunkitu zuen eta beraz, bere pentsamendu
filosofikoa eratzen hasi zen. Sokratesekin izandako elkarrizketak Errepublika liburuetan idatzi
zituen. Errepublikaren pasarte honetan Platonek adierazten du zoriontasuna herriarena izan behar
dela, eta ez norbanakoarena.Horretarako, giza talde bakoitzak bere zereginak bete behar ditu.
Platonek dio gizabanakoen artean naturaz edo biologikoki desberdinak garela eta, beraz, desberdin
jokatzen dugula. Horregatikaristokrazia proposatzen du. Horretarako hiru gizarte talde bereizten
ditu; bere ustezezinbestekoa den modeloa, zoriontasun totala lortzeko. Arima motaren arabera, hiru
bertute oinarritzat hartuz sailkatzen du gizarte osoa: neurritasuna, sendotasuna eta zuhurtasuna.
Aipatutako lehenengo bertutea, herri xumeari deritzo; estatuaren oinarria sortu behar dutenek,
produktugileak dira. Bigarrena, zaindari eta soldaduei egiten dio errefentzia; Polis-a defendatu behar
dutenek. Azkenik, bere antropologia erabiltzen du politika sistema aurkezteko, zuhurtasuna duten
horiek,gobernariak edo filosofoak, gobernatu behar dute, ideien mundua ezagutzen duten bakarrak
direlako. Azkenengo bi hauek jabetza pribaturik gabekoak izango dira, ustelkeria saihesteko. Familia
arazo bat ez izateko estatuak antolatuko lituzke. Izandako semeak estatuak hezituko lituzke, adibidez.
Ideologia honen kontra , beste batzuen artean, sofistak dauzkagu.
Sofisten ustetan, demokrazia da sistema politikorik onena. Erabilgarritasuna pertsona bakoitzaren
ekintzen eta moralaren irizpidea da. Gainera adierazten dute, gizabanakoa soilik existitzen dela eta
hauek iritzia zutela, ezagutza erlatiboa delako. Horrela edozeinek izan daiteke egiaren irakasle.
Sofistek pentsatzen dute, egia ezagutzea ezinezkoa dela, gizabanakoak erabat seguru ezin direlako
egon. Beraz, giza arrazoiak ezaguera edo egi unibertsal eta objektiboa eskaintzeko gaitasunik ez du.
Gaur egun, Espainian demokrazia dagoela esaten da, beraz edozeinek goberna dezake gure estatua
herritarrek hautatzen baldin badute. Nire ustez, ez da politika sistemarik onena. Ez dakit zein izango
litzateke sistemarik onena, baina badakit hau ez dela nire gustukoa. Herritarrak erabakitzen dute nork
gobernatu behar duen, baina ideiak manipulatu egiten dituzte jendeari iruzur egiteko eta ustelkeria
askotan azaltzen da. Ona da nire ustez, Platonek ustelkeria saihesteko azaltzen duen planteamendua.
Baina ez nago ados gizartea hirutan sailkatzearekin, aski atzerakoia baita.
PERTZEPZIOA
Pertzepzioa sentimenen bidez zerbait hautemateko ekintza eta horren ondorioa da. Beste hitzetan esanda, kanpoko objektuen bat-bateko hautematea. Hautemateko, alde batetik, hautemanikoaren eta, bestetik, hautematen duenaren ezaugarriak kontuan hartzen dira. Beraz, polobiko prozesua da; zati bat gure aurrean daukagu eta bestea gure baitan. Esperientzia eta egoeraren arabera, gizakiok errealitatearen pertzepzio pertsonala daukagu eta horren arabera, errealitatera moldatzen gara mundutik lortutako informazioaz baliatuz. Ondoriozta daiteke orduan, objektu baten tamainak nahiz eta iraunkor jarraitu, gure pertzepzioan tamaina alda dezakeela. Formaren aldetik, gauza bera, nahiz eta objektu baten forma eliptikoa izan borobil gisa hauteman dezakegu. Eta berdin, kolorearekin, argi-intentsitatearen eta gure esperientziaren araberakoa izango da gure pertzepzioa.
Animaliei dagokienez, gizakiok baino sentimen zorrotzagoak dituzte (adibidez saguzarraren entzumena), baina guk baino sentikortasun orokor mugatuago bat daukate (adibidez akainaren kasua).
Hartzaileak hiru taldetan bereizi zituen Sherrington-ek: kanpokoak (zentzumenak), tartekoak (gorputzaren errailetatik hartutakoak) eta barnekoak (gorputzaren barrutik hartutakoak). Beraz, esan daiteke hartzaileak bost zentzumenetara mugatzen ez direla.
Nahiz eta banako bakoitzak bere pertzepzioa izan, bi lege garatu daitezke:
Lehenengoa figura-hondoaren lega da. Lege honek dio bat-batean hautematen dugunean zerbait figura ingurutik (hondotik) bereizten dugula. Ezin dugu biak aldi berean hauteman. Kasu berezi batzuetan hautemandakoa bihurgarria dela esaten da, hau da, bi modu ezberdinetara hauteman daiteke.
Bigarrena, estimuluen lege bateratzaileak osatzen dute. Gizakiok modu honetara antolatzen ditugu estimuluak: sinpletasuna, itxidura, hurbiltasuna, antzekotasuna, kontrastea eta jarraitasuna.
Objektu bat fisikoki aurkitzen ez denean ilusioak sortzen dira.
Pertzepzioan arazoak sor daitezke eta beraz nahasketa patologikoak agertzen zaizkigu. Ohikoenak haluzinazioak, agnosiak eta alexiak dira. "Más allá del espejo" pelikulan, agnosia eta alexiari buruz, batez ere, hitz egiten da. Alde batetik, agnosia objektuak beren ezaugarri sentsorialen bidez ezagutu ahal izateko ezintasuna da, oinarrizko sentimenak osorik dauden arren. Garunaren kortexeko lesio batek eragindakoa izaten da. Ikusitako pelikulan arazo honi aurre egin zion Estherrek, bere moldaketa pertsonala sortuz.Adibide batzuen bidez azalduko dut. Ikastera joateko, bidean zeuden zuhaitzen enborrak ukitzen zituen eta bakoitzaren ehunduraren arabera zenbatgarren zuhaitza zen bazekien. Irakurtzeko problemarik ez zuenez, kartelak irakurriz gidatu egiten zen. Ez hori bakarrik, bere aita antzemateko, bibotea antzeman behar zuen, horretarako bibotea ezpainen gainean zegoela bazekien eta bere aitarena beltza zela ere bai. Egun batean bere aitak bibote hori kendu zuen eta Ether zailtasunak izan zituen bere aita antzemateko.Egin zuena hain baliotsua izan denez, orain antzeko nahasmenak dituzten beste pertsona batzuei laguntzen die.
Estherrez gain beste emakume batzuk agertzen dira arazo berdinarekin. Horietako batek itsutasun psikoa du.
Beste alde batetik, alexia hartutako hizkuntz akatsa da, irakurtzeko ezintasunean datzana. Hau ere, garuneko lesio baten ondoriozkoa izaten da. Eta kasu honetan, Joaquin Jordá-ek du arazo hau. Pixkanaka-pixkanaka joan da bere irakurmena jarduten eta horrekin irakurtzen daki orain.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)